Kafeak:

Hautaketa

Kafea nekazaritza-produktua denez gero, haren konposizio kimikoa desberdina da jatorriaren arabera (latitudea, lurra, klima, metodoa, landarearen tratamendua eta abar kontuan hartuta). Horregatik, bi kafe berdin ez daudela esan daiteke..

Kaferik estimatuenak ale luzeko, zapore suabeko eta fruta-usaineko arabika kafe suabeak dira. Hori dela-eta, kalitate eztabaidaezineko barietate honen aldeko apustua egin du M. Berasategi Kafeak enpresak.

TXIGORKETA

Lehengaia hautatu ondoren, oso kontuan hartu beharreko beste puntu bat TXIGORKETA da. Tratamenduaren urratsik garrantzitsuenetako bat da. Amaierako kalitatea eta onarpena txigorketaren arrakastaren baldintzapean dago.

Kafe berdearen prozesu termikoa erabakigarria da kafearen zaporean eta aroman; prozesuaren arabera, kafea arina, fuertea edo oso fuertea izan daiteke.

café arabica tueste en Lasarte, Gipuzkoa tueste artesanal de café en Lasarte, Gipuzkoa enfriado del café recien tostado en cafés Berasategi de Lasarte, Gipuzkoa

M. Berasategi Kafeak enpresan, arabika barietateko kaferik onenak hautatu ondoren, aroma eta zaporeetan oreka handia duen blend edo nahasketa bat lortzen dugu artisau-moduko txigorketaren bidez, eta horixe da gure produktuaren ezaugarri bereizgarria.

Torrefakzio-enpresa handietatik bereizten gaituen dohain bat dugu: txikiak eta artisauak izatea.

Gure publizitatea: betiko kalitatea

Gure Lasarte-Oriako dendan, kalitate handiko eta artisau-moduan txigortutako kafea aurkitu ahal izango duzu soltean (aletan edo eho berria).

Nespresso-rekin bateragarriak diren kapsulak

Joera berrietara egokitu gara, eta Nespresso makinetan erabil daitezkeen kafe-kapsulak ere saltzen ditugu.